11 janvier 2012

DÉS ÉLÈVES ESPAGNOLS DANS LE SECTEUR



Guingampeko aldizkarian gure elkartrukeari buruz argitaratutako berria irakur dezakezue argazki honetan. Bertan Ainara irakaslea ikasle batzuekin agertzen da mahai jolas Bretoietara nola jolasten den ikasten.






22 décembre 2011

Programme séjour en Bretagne


Gure Ikastolak Frantziako Guingampeko ikastetxearekin izandako bigarren esperientzia oso arrakastatsua izan dela uste dugu. Gustura jakinarazten dizuegu gure ikasleen jarreraz harro gaudela, etxean zein Ikastolan bereganaturiko baloreak transmititzen jakin baitute.



ABENDUAK 4



Bilbotik urduri baina ilusioz beterik atera ginen. Hori bai gaua autobusekoa!


ABENDUAK 5



Guingampeko ikastetxera ailegatzean, 10:00etan harrera egin ziguten. Ikastetxea ezagutu ondoren, ikasleak zegokien lagunarekin artega ibili ziren. Bertako jantokian bazkaldu genuen eta arratsaldean Guingampeko Kultura aretora joan ginen, bretoi dantzak ikastera eta krêpak egiten ikastera.



ABENDUAK 6



Lehen orduan Ikastetxean elkartu ginen eta atzerriko etxe ezezagun batean esnatzearen esperientzia elkarri komentatu genion


TELECOMS MUSEOA


Plemeur-Bodou bisitatu genuen, komunikabideen museoa bertan baitago. Egun osoa bertan pasatu genuen: goizez museotik bueltaka eta arratsaldez gure grabaketak eginez. Ezetz asmatu zein ondo egin genuen!


Gero ikastetxera bueltatu eta bakoitza bere etxera



ABENDUAK 7


8:00etan Mont St.- Michelerantza abiatu ginen. Hori bai paisaia ederra! Oraingo honetan gure partnerrak gurekin etorri ziren. Han Abadia eta herria bisitatu eta gero, eramandako bazkaria jan eta Dinanerantz abiatu ginen.


Erdi Arko herri honetatik buelta bat eman genuen eta bertan “shooping” egiteko aukera izan genuen, diru mordoa gastatu genuen familia eta lagunei opariak erosiz. Ondoren, ikastetxera bueltatu ginen.



ABENDUAK 8



Goizeko 8:30etan Belle-Ile-en-Terrera joan ginen, zapata tailer bat bisitatzera. Bai bereziak etxeko lorategira ateratzeko erabiltzen dituzten zapatak! Ondoren, Aquariuma ikusteko aukera ere izan genuen.



Eguerdian, bazkal ostean, Bothoa Herriko Eskola museoa bisitatu genuen. Hori bai esperientzia! Jaso genuen klasea izan zen dibertigarriena, lumaz idatzi behar izan genuen eta nota jarri ziguten.



Bostak inguru ikastetxera bueltatu ginen eta gure lagun bretoiekin Guingampeko Udaletxera joan ginen, han harrera egin baitziguten.



Abenduak 9



Lehendabiziko bi orduetan Ikastetxean egon ginen, non bretoi kantak ikasi baikenuen. Goizeko 10:00etan herriari bisitaldia egin genion, frantsesek prestatu ziguten galdera sorta erantzun nahian .


Bazkal ostean, kirolak praktikatu genituen. Gero, bakoitza bere familiarekin joan zen eta batzuek bowling egiteko aukera izan genuen.



ABENDUAK 10



Asteburuan: larunbatean gutariko batzuk zorte handia izan genuen elkarrekin pasatu baikenuen, beste batzuek, frantsez bizitza eta paisaiarekin gozatu genuen.




ABENDUAK 11


Azken eguna, agurra, ¡negarrak eta malkoak! Autobusa hartu genuen Bilbora joateko eta zuekin elkartu ginen. Hau bai poza, gure ohean lo egingo genuen!




Ikastolak izandako esperientzia baikorra eta ona izan dela uste du, baita gure ikasleentzako aberasgarria ere. Eskola truke honetan hizkuntza gaitasuna eta beste kultura baten ezagutza handitzeko parte hartu duten ikasleez harro gaude; bizipen honek etxean daukagun guztia estimatzen lagunduko digulakoan gaude.



Ikastetxeko zuzendaritza, irakasle guztien eta gurasoen laguntza eskertzen dugu, zuei esker ekintza hau arrakastatsua suertatu baita. Besterik gabe, nazioarteko eskola truke gehiago geroan gauzatuko ditugulakoan,


Agur bero bat


Ainara Barrenetxea, Amaia Landajo eta Onintze Castro